2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

LIZENTZIAK

ZER DIRA LIZENTZIAK?

Edozein kontratutan bezala, software lizentzien bitartez egileek erabiltzaileek bete beharko dituzten erabilpen baldintzak zehazten dituzte. Alegia, erabiltzaile jakin batek software bat eskuratzen duenean (diruz ordainduta edo ordaindu gabe) ez du produktu horren jabetza automatikoki bereganatzen. Erabiltzailearen eskubidea izango da software horren erabilera baina hau egileak ezarritako murrizketen araberakoa izango da. Murrizketa horiek izango dira lizentzian zehaztuko direnak.

ZER DA CREATIVE COMMONS LIZENTZIA BAT?

Egia esan, Creative Commons ez da lizentzia "bat". Atributu edo ezaugarri desberdinak konbinatuz, lor daitezkeen lizentzia "multzo bat" da modu egokiago batean esanda. Aintzat hartzen diren lau atributuak hauexek dira:

  •  Aitortu: edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. 
  •  EzKomertziala: edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
  •  LanEratorririkGabe: edukiak elkarbanatzen uzten du baina inongo aldaketarik egin gabe.
  •  PartekatuBerdin: lan eratorrien lizentzia jatorrizkoarenaren berdina izatea derrigortzen du.
Modu honetan, lau atributu hauek modu desberdinean konbinatuz sei Creative Commons lizentzia desberdin defini daitezke.

Egile batek bere softwareari (edo bestelako edozein ekoizpen propioari) erabilpen lizentziarik zehazten ez badio, lan horri automatikoki copyright lizentzia ezartzen zaio. Honen arabera, aldakuntza, bikoiztasun eta birbanaketa eskubide gehienak copyright-aren jabearentzat soilik erreserbatzen dira.

IKASYS