“Un portfolio es una colección de pruebas o evidencias que demuestran que el aprendizaje personal necesario para ejercer determinadas competencias ha sido completado (Royal College of General Practitioners, 1993).”
Portafolioaren helburu nagusia pertsona batek bere heziketa-prozesuaren eboluzioa aztertzea da. Izan ere, ikasleak bere lanak, zereginak edota dokumentuak igoko ditu eta urte amaieran bere eboluzioa ikusi ahalko du.
Modu honetan, irakaslearentzat gero eta erabilgarriagoa den tresna da portafolioa. Honen bitartez, erraztasun handiagoa edukiko du ikaslearen lanak edota ariketak zuzentzeko. Horrez gain, urte osoko ikaslearen ikasketa-prozesua "click" batean izango du.
Tresna erabilgarri honek hainbat abantaila ditu. Alde batetik, ikasketaren informazio pila ematen du. Bestetik, irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarlana eskatzen du, abantaila handia izanik. Bestalde, ariketak edota lanak parteka daitezke, besteei lagungarria izanik. Azkenik, motibazio puntu bat du.
Hona hemen portafolio elektroniko bat egiteko tutoriala:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina