2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

LIZENTZIAK

ZER DIRA LIZENTZIAK?

Edozein kontratutan bezala, software lizentzien bitartez egileek erabiltzaileek bete beharko dituzten erabilpen baldintzak zehazten dituzte. Alegia, erabiltzaile jakin batek software bat eskuratzen duenean (diruz ordainduta edo ordaindu gabe) ez du produktu horren jabetza automatikoki bereganatzen. Erabiltzailearen eskubidea izango da software horren erabilera baina hau egileak ezarritako murrizketen araberakoa izango da. Murrizketa horiek izango dira lizentzian zehaztuko direnak.

ZER DA CREATIVE COMMONS LIZENTZIA BAT?

Egia esan, Creative Commons ez da lizentzia "bat". Atributu edo ezaugarri desberdinak konbinatuz, lor daitezkeen lizentzia "multzo bat" da modu egokiago batean esanda. Aintzat hartzen diren lau atributuak hauexek dira:

  •  Aitortu: edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. 
  •  EzKomertziala: edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
  •  LanEratorririkGabe: edukiak elkarbanatzen uzten du baina inongo aldaketarik egin gabe.
  •  PartekatuBerdin: lan eratorrien lizentzia jatorrizkoarenaren berdina izatea derrigortzen du.
Modu honetan, lau atributu hauek modu desberdinean konbinatuz sei Creative Commons lizentzia desberdin defini daitezke.

Egile batek bere softwareari (edo bestelako edozein ekoizpen propioari) erabilpen lizentziarik zehazten ez badio, lan horri automatikoki copyright lizentzia ezartzen zaio. Honen arabera, aldakuntza, bikoiztasun eta birbanaketa eskubide gehienak copyright-aren jabearentzat soilik erreserbatzen dira.

IKASYS

2016(e)ko urriaren 15(a), larunbata

PORTAFOLIOEN IMPLEMENTAZIOA

Aurreko sarreran esan bezala, portafolio elektronikoa gaur egun asko erabiltzen den ikasketa tresna da. Beraz, lehenik eta behin, tresna hau erabiltzen ikasi behar dugu. Portafolio hau sortzeko irakasleak emandako PDFaz baliatu naiz:

Nire portafolio elektronikoa "Blogger" izeneko baliabidearekin sortu dut, google kontuaren bitartez, hain zuzen ere. Hala ere, hamaika baliabide ezberdin daude portafolio bat sortzeko. 

Baliabide honen bitartez, gure lanak edota ariketak aberasteko aukera asko daude. Alde batetik, etiketak erabili ditzakegu, hau da, blogeko sarrera guztiak antolatzeko aukera. Horrela, gure bloga aberastu eta informazioa txukunduko dugu.

etiquetas blogger bilaketarekin bat datozen irudiak

Bestetik, gadgetak erabili ditzakegu. Hauek "Diseinu" atalean aurkituko ditugu eta beste web orrietan argitaratzen diren sarrerak jarraitzeko tresna izan daiteke.

Azkenik, "Txantiloi" atalean gure blogaren diseinua aldatzeko aukera ikusi dezakegu; hots, itxura, kolorea, letra, tamaina... aldatzeko aukera.

Azaldutako guztia hobe ulertzeko esteka hau uzten dut.
https://www.youtube.com/watch?v=jUAB_XosSt8

ZER DA PORTAFOLIO BAT?

Portafolio elektronikoa gaur egun hezkuntza modernoan erabiltzen den tresna erabilgarria da. Horrez gain, irakaskuntza, ikaskuntza, ebaluazioa eta auto-ebaluazioa da.

“Un portfolio es una colección de pruebas o evidencias que demuestran que el aprendizaje personal necesario para ejercer determinadas competencias ha sido completado (Royal College of General Practitioners, 1993).”

Portafolioaren helburu nagusia pertsona batek bere heziketa-prozesuaren eboluzioa aztertzea da. Izan ere, ikasleak bere lanak, zereginak edota dokumentuak igoko ditu eta urte amaieran bere eboluzioa ikusi ahalko du. 


Modu honetan, irakaslearentzat gero eta erabilgarriagoa den tresna da portafolioa. Honen bitartez, erraztasun handiagoa edukiko du ikaslearen lanak edota ariketak zuzentzeko. Horrez gain, urte osoko ikaslearen ikasketa-prozesua "click" batean izango du. 


Tresna erabilgarri honek hainbat abantaila ditu. Alde batetik, ikasketaren informazio pila ematen du. Bestetik, irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarlana eskatzen du, abantaila handia izanik. Bestalde, ariketak edota lanak parteka daitezke, besteei lagungarria izanik. Azkenik, motibazio puntu bat du.


Hona hemen portafolio elektroniko bat egiteko tutoriala: 





2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

FOLKSONOMIA

Folksonomia etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan.
 Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.
Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke.
 
  • Folksonomia estua (narrow folksonomy): Mota honetako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen, eta ondorioz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du.
  • Folksonomia zabala (broad folksonomy): Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok elementu beraren etiketatzean parte hartu, dagozkion etiketa nagusien portzentajea konbergitzen doala esan ohi da.

GADGET-AK

"Gadget" deituriko elementuen blokeak sartu ditzakegu. Blogean "Diseinu" atalean aurkituko ditugu. Honen adibidea RRS jarioak dira, hauek gure blogetik beste web orrietan argitaratzen diren sarrerak jarraitzeko tresna izan daiteke.

ETIKETAK

 Etiketen bitartez blogeko sarrera guztiak antolatu ditzakegu. Sarreren egiteko pantailan, eskuinean agertzen da gelaxka. Etiketek sarrera deskribatu behar dute. Horrez gain, hitz bakarrez osaturik egon behar dute eta koma erabilita nahi ditugun etiketa guztiak jarri ahal dizkiogu sarrerei.